Gipuzkoako  Eskolarteko  Txapelketa  –  Alebin

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa – Alebin

Maiatzaren 14ean 18 igerilari (5 mutil eta 13 neska) alebinek (2003/2004 mutilak eta 2004/2005 neskak) Tolosan izan zuten txapelketa, Gipuzkoako eskolartekoa zehazki. Bakoitzak banakako 2 probatan hartu zuen parte, bat goizeko jardunaldian eta bestea arratsaldekoan. Honez gain, txapelketako 2 erreleboetan ere parte hartu zuten, 4×100 Libre eta 4×100 Estiloetan.

Urtea gogorra baino eraginkorra izaten ari dela argi geratu zen gaztetxoentzako. Markak hobetu zituzten eta gainera gaur egun arteko emaitzak kontuan izanik, 4 gazte gehi emakumezkoen erreleboa izango du Zarautzeko Igeriketa Baleak Gipuzkoako alebin txapelketan, Ekainak 17-18 Irunen (Azken Portu). Marka aipagarrienak:

  • 4. Gorka Sorasu 1500 Librean (2004) 23’59”33-rekin
  • 4. Xuban Arrieta 200 Bizkarrean (2003) 2’41”99-rekin
  • 3. eta BRONTZEZKO domina Harkaitz Taboada 100 Bularrean (2003) 1’27”33-rekin
  • 3. eta BRONTZEZKO domina Unai Montes 200 Estilosean (2004) 3’06”91-rekin
  • 4. Manu Agirrezabal 200 Estilosean (2004) 3’07”05-rekin
  • 5. eta GIPUZKOAKO MINIMA Sara Isasti 200 Estilosean (2004) 3’04”55-rekin
  • 3. eta BRONTZEZKO domina Malen Ruiz 100 Librean (2005) 1’17”81-rekin

EUTSI GOIARI TXIKIAK!! ZORIONAK DENOI!!