Euskadiko Neguko Infantilen txapelketa

Asteburu honetan, Otsailak 22-23 Euskadiko Infantil mailako neguko txapelketa jokatu da Irun-go Azken Portu igerilekuan. Gure taldetik Gaizka Rodriguez izango da bertan, 400 libre, 100 tximeleta eta 200 tximeletan probetan partu hartuz. Bere helburua pasa berri den Gipuzkoako txapelketako emaitza onei jarraipena ematea izango da.

Kiroldegiaren KOKAPENA

Asteburuko serieak:

Asteburuko EMAITZAK …

Amaitu da Euskadiko txapelketa hau ere eta emaitza bikainak lortu dituela esan beharra dago bertan izan den Gaizka Rodriguez igerilariak.

  • 100 tximeleta proban 2.postua eta zilarra 1’01”00 (EH Absoluto minima)
  • 400 libre proban 7.postua 4’31”82 denborarekin
  • 200 tximeleta proban 3.postua eta brontzea 2’22”01 (EH Absoluto minima)