ESKOLARRAK. 2016-17 DENBORALDI HASIERA.

2016-2017 Igeriketako
Denboraldiarekin hasiko dira klubean eskolarrentzako, eta poliki-poliki honen prestakuntzarekin
hasteko asmoz, zenbait datu eskaini nahi dizkizuegu:

* Igerilariak hasi baino lehen, Irailaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 18.00tan bilera bat izango
dugu hasierako zehaztasunak eskaintzeko eta edozein motatako zalantzak argitzeko. Kiroldegiko 2. Solairuko hitzaldi aretoan eta, ondoren, zuen seme alabek zein egunetan etorriko diren entrenatzera azalduko diguzue.

Bilera honetara etortzea garrantzitsua da bertan denboraldiko antolaketa zehaztuko baita.


* Egutegia eta ordutegiak

 

– Denboraldia hasiera urriaren 10ean izango da.

– Ordutegia: Datorren urteari begira, aldaketak egongo dira. Hau da, benjaminek 17.00tik-1800tara entrenatuko dute eta alebinek 18:00tik 19:00tara izango da eta aukeratzeko egunak hauek:

Benjaminak (2008, 2007 eta 2006 urtean jaiotakoak) 17.00-18.00

 2008-2007 urtekoak: astean 2 egun:

a) Astelehena + Astezkena

b) Asteartea + Osteguna

2006 urtekoak: astean 3 egun:

a) Astelehena + Astezkena+ Ostirala

b) Asteartea + Osteguna+ Ostirala

Alebinak (2005 eta 2004 urtean jaiotakoak) 18.00-19.00

 2005 urtekoak: astean 3 egun:

a) Astelehena + Asteazkena + Ostirala

b) Asteartea + Osteguna + Ostirala

2004 urtekoak: astean 3 egun + 1 egun gehiago aukeran:

a) Astelehena + Asteazkena + Ostirala (aukeran asteartea edo osteguna)

b) Asteartea + Osteguna + Ostirala (aukeran astelehena edo astezkena)