Urtarrilak 26, larunbat arratsaldean Irun.go Artaleku igerilekuan izan ziren taldeko benjaminak. Guztira Zarautz Balea taldeko 33 igerilari elkartu ginen, bizkar estiloko proba ezberdinetan parte hartzeko asmoz (50/100 bizkar + 6×25 libre eta 100/200 bizkar + 50 bular + 4×50 libre).
Arratsaldeko 16:00etan hasi ziren txikienak igerian 50 bizkar probarekin:
- Alex Muñoz (2009) 53”48
- Eneko Aranburu (2009) 53”64
- Noa Duffy (2009) 56”85
- Alaine Sorreluz (2010) 57”67
Jarraian 100 metroko distantzian parte hartzera ausartu zirenak:
- Luka Iriondo (2009) 1’37”08
- Martin Fernandez (2009) 1’39”83
- Alaitz Egiazabal (2009) 1’46”51
- Odette Kaperotxipi (2009) 1’46”52
Txikienen azken froga 25 libreko erreleboena izan zen, 4 taldetan banatuta:
- Aran, Lore R, Eneko, Noa, Adur eta Alaine
- Martin, Alaitz, Igor, Silke, Annette eta Malen
- Luka, Iara, Ander L, Maialen G, Asier eta Laida
- Oier, Odette, Ibon, Jana, Alex eta Judith
Handienen txandan, lehendabizi 200 bizkarrean aritu ziren udako Gipuzkoako txapelketarako prestakuntzan jarraituz:
- Markel Murua (2007) 3’18”11
- Eki Egiazabal (2007) 3’24”31
- Julen Penco (2008) 3’47”44
- Elene Fresco (2008) 4’05”21
Jarraian bularreko froga azkarra, 50ekoa:
- Eki Egiazabal (2007) 44”38
- Jon Barranco (2007) 54”07
- Jon Isasti (2008) 54”41
- Elene Fresco (2008) 53”19
100 bizkar proban ez genuen partaiderik eduki. Arratsaldeari amaiera emateko 4×50 libre erreleboan aritu ziren taldeko 8 igerilari, 2 taldetan banatuta:
- Aimar, Eki, Jon I eta Danel U
- Markel, Julen P, Jon B eta Elene
Lortutako emaitzekin oso gustora itzuli ginen etxera, kontutan izanik, bizkar estiloko biraketek duten zailtasunagatik. Hala ere, egindako lanari esker, deskalifikatu oso gutxi egotea lortu genuen.
Hurrengo saioa hemendik 2 hilabetera edukiko dute Zarautz.en bertan. Bularreko probetan jardutea egokituko zaie.
Txapelketako emaitzak ikusteko klikatu HEMEN