ASTERUBUKO EMAITZEN LABURPENA (Tolosa, Iruñea, Gijon)

ASTERUBUKO EMAITZEN LABURPENA (Tolosa, Iruñea, Gijon)

Pasa den asteburuan, txapelketa garrantzitsuak egon dira jokoan eta emaitza oso onak lortu izan dira gure igerilarien eskutik. Hain zuzen ere, Euskal Herrik Infantil txapelketa ospatu ziren Tolosan; Iruñean, Euskal Herriko Junior txapelketa eta  Gijon-en Espainiak Open Master Txapelketa.

Euskal Herriko Infantil Txapelketa (Tolosa)

Tolosan, Erik Aranburu, Jon Idarreta, Unai Zabala eta Nikolas Illarramendi aritu ziren lehian. Guztira 3 domina irabazi zituzten: Nikolas Illarramendik, urrezko 2 domina irabazi zituen 50m libre (26.09) eta 400m estiloetan (4.48.40). Azkeneko honetan Udako Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxiengo denbora eginez. Bestalde, Unai Zabalak brontzezko domina irabazi zuen 400m libreetan 4.38.24 denbora on eginez.

Euskal Herriko Junior Txapelketa (Iuñera-Anaitasuna)

Iruñean berriz, gure taldeko 2 igerilari izan ziren. Alde batetik, Irene Ansorregi (2000) berezkoa duen bizkar estilora bueltatu eta zilarrezko domina irabazi zuen 200m bizkar estiloan (2.26.70) eta brontzezkoa 100m bizkar estiloan (1.08.44). Inaxio Illarramendi, txukun aritu zen proba guztietan eta zilarrezko domina irabazi zuen 1500m libreetan 18.04.19 denborarekin.

Espainiako Open Master Txapelketa (Gijon)

Taldeko nagusienak, masterrak Gijonen izan ziren asteburan zehar eta bikain aritu ziren. Txapelketak inoiz baino partaidetza handiena izan zuen 1.400 igerilariekin eta antolaketa ezinhobea zian zuten. Gure taldetik 6 igerilari izan ziren bertan; Ramon Ugarte, Inaxio Camino, Mikel Azkue, Eneko Larrañaga, Josetxu Silgo eta Jose Agustin Esteban.

Eskuhutsik ez dira etorri hauek eta guztira 5 domina irabazi zituzten. Ramon Ugartek (65-69)  brontzezko hiru domina irabazi zituen 100, 200 eta 400m libreetan (1.27.75-3.08.37-6.33.44).  Inaxio Camino (45-49) zilarrezko domina irabazi zuen 50m bular estiloan 32.83 denborarekin . Jose Agustin Estebanek (60-64) zilarrezko domina irabazi zuen ere 200m libreetan (2.35.05). Gainontzekoak ere bikain ibili ziren eta denbora interesgarriak egin zituten, adibidez Eneko Larrañaga (35-39) inoiz aurretik igeri talde batean ibili gabe, orain 35 urterekin, minututo azpitik ibili zen 100m libreetan (59.81) eta baita ere Mikel Azkue (59.54). Josetxuk bere lehengo aldia zen horrelako txapelketa batean eta esperietzi ona ekarri du.

Txapelketa honetan izan zen mailaz konturatzeko, 85 urtetik gora duen Master Murcia taldeko Roberto Alberiche-k honako denbora sinestezinak egin zituen:            100 libreak (1.14.68), 200m libreak (2.55.35), 50m bizkar (43.83), 50m libre (33.01) eta 50m tximeletan (41.08).


si

ZORIONAK GUZTIOI!!