Alebinen 1.jardunaldia (Zarautz)

2018/2019 denboraldiari hasiera eman zioten Zarautz Balea Igeriketa Klubeko alebinek joan
den larunbatean, Urriak 27an. Txapelketa hau Alebinen ligako 1.jardunaldia izan zen eta
Zarautz.eko Aritzbatalde igerilekuan ospatu zen. Kategoria honetan 13-14 urte mutilek eta
12-13 urteko neskek parte hartzen dute.

16,00etan hasi zen txapelketa mutilen 400 libre probarekin. Emaitzarik aipagarrienak,
gipuzkoako alebin txapelketarako minima lortu zutenak, hauek izan ziren

  • Julen Taboada (2005)
  • Manex Zubiaurre (2005)
  • Martin Iriondo (2006)

Jarraian nesken txanda izan zen, 400 proban baita ere. Kasu honetan minimarik lortu ez zen
arren, Martina Belen Gonzalez oso gertu geratu zen, 2 segundutara hain zuzen.

Arratsaldeko bigarren proba 100 bular izan zen. Nahiz eta aurreko probatik nekatu xamar
iritxi ziren, jarrera bikainari esker marka oso onak ikusi izan ahal genituen, eta aurreko
denboraldiko denborak hobetzea lortu zuten igerilari askok.

  • Julen Taboada (2005) 1’31”
  • Pedro Etxebarria (2005) 1’35”
  • Martin Iriondo (2006) 1’40”
  • Telmo Ugarte (2006) 1’48”
  • Martina Belen Gonzalez (2006) 1’37”
  • Ines Sarobe (2006) 1’44”
  • Uxue Zabala (2007) 1’46”
  • Izar Manotas (2007) 1’49”

Jardunaldia bukatzeko berriz mutilen erreleboen txanda falta zen, 4×200 libre hain zuzen.
Bertan Zarautz Balea-ko 2 errelebok parte hartu zuten:

  • Manex Zubiaurre, Julen Taboada, Martin Iriondo eta Pedro Etxebarria
  • Telmo Ugarte, Mikel Etxeberria, Alain de la Torre eta Kenjiro Erostarbe

Emaitza guztiak ikusteko klikatu hemen