ALDUNDIAK TALDEA SARITU DU 2015 KIROL GALAN.

ALDUNDIAK TALDEA SARITU DU 2015 KIROL GALAN.

Abenduaren 17an
Gipuzkoako Kirol Gala egingo da Tabakaleran. Hori dela eta,
Lurraldeetako Kirol Federazioek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol
Zerbitzuarekin lankidetzan, hautagaiak proposatu dituzte bi sarien
deialdirako: Gipuzkoa Kirolak eta Kirol Boluntariotza.

Lehenengo kasuan, Gipuzkoako pertsona aipagarriena izendatuko da
2015. urtean lortutako kirol merituengatik. Bigarren kasuan, berriz,
Gipuzkoako kirolari borondatez eskainitako ahalegina aitortu nahi zaio
beste pertsona bati.

Edizio honetan, ZARAUTZ BALEA IGERIKETA K.E.   irabazlea suertatu da bozketen ondoren, eta 2015 KIROL BOLUNTARIOTZA Saria jasoko du talde bezala 45 edizio antolatu izanagatik.

Zorionak eman nahi diegu, urtez urte, foga aurrera atera duten
boluntario, antolatzaile… guztiei. Zuek gabe, eskuartean dugun froga
miresgarri hau antolatzea ezinezkoa litzateke.

ZORIONAK GUZTIOI!!