Zarautz Baleako taldeko igerilarientzat denboraldiko lehen txapelketa potentea datorkigu asteburu honetan. Infantil, junior eta senior kategoriakoak Irun-eko Azken Portu igerilekuan izango da Gipuzkoako taldeen arteko txapelketan lehiatzen. Mutilak A mailan ariko dira eta neskak berriz B mailan. Larunbat goizetik hasi eta igande arratsalderarte, 4 jardunalditan banatuta antolatzen da txapelketa polit hau.
Autobusaren ordutegia (2 egunetan):
- Zarautz 8:00
- Orio 8:10
Igerilariek Irun-en bertan bazkalduko dute bai larunbat, bai igandean.